miércoles, 10 de diciembre de 2014
Ipar Haizeak
Baziren egunak haize-bolada gogorrek
Sakana astintzen zutela. Hainbat zuhaitz apurtu ziren eta teilatu
asko hondatu ziren. Gau hartan, Ziordiara lanetik itzultzen
nintzenean, bolantea indarrarekin eutsi behar nion autoa
kontrolatzeko. Etxean haizea alde guztietatik nabaritzen zen eta
beldur pixka bat ematen zuen. Nire txakurra ere urduri zegoen.
Zerbait afaldu nuen eta berehala ohera joan nintzen. Normalean lo
seko geratzen naiz, baina egun hartan zerbaitek esnatu ninduen.
Txakurra entzun nuen zaunkatzen eta haserretuta isiltzea agindu nion.
Hurrengo egunean altxatu nintzen eta sareta igo nuenean harrituta
gelditu nintzen. Bestaldean, ni bezain harrituta, Urbasako ardiek
tinko begiratzen ninduten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
ay chacho, ¿esto qués?
ResponderEliminarEuskera! ;-)
Eliminar